Skip to main content

Principal Antzokiaren eguberrietako programazioak 21 ikuskizun eskainiko ditu

Kultura

Abenduaren 1etik aurrera publiko guztientzako ikuskizunak bilduko ditu: antzerkia, musika, dantza, umorea… Badon* proiektuarekin hasiko da, euskal literatura, musika, arte plastiko, dantza… adierazpenen artean gorpuztutako hausnarketa artistikoarekin hain zuzen. Antzerkiaren aldetik, Anabel Alonso aktorea protagonista duen ‘La Celestina’ edota El Brujoren ‘El viaje del monstro fiero’ izango ditugu. Programazioak ‘XXI. Mendeko flamenkoa’ jaialdiaren XXVII. edizioaren aurrerapena eskainiko du ere, Tomatito gitarra-jotzailearen kontzertuarekin, urtarrilaren 26an. Sarrerak azaroaren 21ean jarriko dira salgai Principal Antzokiaren lehiatilan edota 945 16 10 45 telefono zenbakiaren bitartez.