Zinemaldiak 29.054 sarrera saldu ditu egun bakarrean
Kultura
2023, ira. 18 - 16:09
Hau da, iaz baino % 24 gehiago. Jose Luis Rebordinos zuzendariak eman du datua aurtengo edizioko Publikoaren Sariaren aurkezpenean. Donostiako Zinemaldia irailaren 22tik 30era egingo da. 'No me llame Ternera' saiorako sarrera guztiak saldu dira. Jordi Evole kazetariak Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohiari egindako elkarrizketa da. Zinemaldiak salmenta mailakatuaren alde egin du berriro. Behin Zinemaldia hasita, eguneko salmenta ere izango da.