Skip to main content

Amnistia legea onartzeko akordioa lortu dute PSOEk, JxCk eta ERCk

Mundua

PSOEk, JxCek eta ERCk amnistia legeari buruzko akordioa lortu dute asteazken honetan. Arauak "prozesu independentistarekin lotutako pertsona guztiak" babestuko ditu. Europako estandarretara egokitutako terrorismo eta traizio delituak jasoko ditu, eta ez Espainiako Zigor Kodera egokitutakoak .JxCek esan du lege integral bat dela, mundu guztia barne hartzen duena eta berehala aplikatzeko. Bolañosek adierazi du "mundu mailako erreferentea" izango dela.