Skip to main content

Assangek azken aukera izango du Erresuma Batuko auzitegietan estradizioa saihesteko

Mundua

Londresko epaileen esku dago AEBetara bidali ala haren kasua berriz aztertzeko aukera eman. Espioitza leporatzen diote, 2010ean eta 2011n WikiLeaks atarian argitaratu ziren agerkariengatik. Urte horietan AEBek Irakeko eta Afganistango gatazketan egindako ustezko gerra krimenak zabaldu zituen. 175 urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete AEBetan.
Assange 2019ko apirilean atxilotu zuten Erresuma Batuan, Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan ia zazpi urte eman ondoren. Auzia Auzitegi Nagusiaren esku dago orain, eta bi ikustaldi izan dira astearte eta asteazken honetan. Assangeren askatasuna eskatzeko kanpaina abiatu dute haren gertukoek eta hainbat hiritan protestak deitu dituzte.