Felipe VI.ak Pedro Sanchez proposatu du inbestidurarako
Mundua
2023, urr. 03 - 16:10
Azaroaren 27ra arteko epea dago Espainiako gobernuburua izendatzeko. Hala ez balitz, ganberak desegin eta hauteskunde orokorrak egingo lirateke urtarrilaren 14an. Orain, PSOEk hasi ahal izango ditu, ofizialki, botoak lortzeko negoziazioak. Gaur-gaurkoz ez du behar besteko babesik berriro presidente izendatua izateko. Baina badirudi Sumarren, ERCren, JXCren, EH Bilduren, EAJren eta BNGren babesa izango duela.