Immigrazio legea onartu du Frantziako Senatuak, testu are zorrotzagoarekin
Mundua
2023, aza. 15 - 10:11
Aldeko 210 botorekin onartu da, eskuindarren eta zentristen aliantzari esker. Gizarte laguntzetan eta legezko paperak lortzeko aukeran, eskubide murritzagoak izango dituzte. Orain Asanblea Nazionalak onartu beharko du; abenduaren 11tik aurrera jarraituko dute eztabaida Frantziako Asanblean.