Skip to main content

Israelek uko egin du Gazaren aurkako erasoetan su-eten aukera oro

Mundua

2023, urr. 31 - 09:10
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak atzerriko prentsaren aurrean berretsi du ez dagoela aukerarik erasoak eteteko.
NBEk adierazi duenez, Israelek 8.000 palestinar baino gehiago hil ditu. Gazako biktima zibil palestinarren % 70 haurrak eta emakumeak dira. UNRWAk adierazi duenez, Gazan hiru astetan eraildako haurren kopuruak "2019tik munduko gatazka-eremu guztietan urtero hildako haurren kopurua gainditu du". Azpimarratu du Gazan ez dagoela leku segururik eta laguntza humanitarioa ez dela nahikoa izaten ari.
Hamaika Telebista