Skip to main content

Netanyahuk Gazako su-eten proposamen guztiak errefusatu ditu

Mundua

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak errefusatu egin du Hamasek Gazako Zerrendan su-eten bat ezartzeko egin duen proposamena: Gainera, "presio militarra" egiten jarraitzeko eskatu du, "erabateko garaipena" lortu arte. "Presio militarrarekin jarraitzea ezinbesteko baldintza da bahituak askatzeko, Hamas mendean hartzeak beste sarraski bat besterik ez du ekarriko", esan du Netanyahuk prentsaurreko batean, eta Israelgo Armadak "Hamas metodikoki suntsitu" behar duela gaineratu du. "Erabateko garaipena lortzeko bidean gaude, garaipena eskura dugu, ez da urteetako edo dozenaka urteko kontua, hilabeteetako kontua da”.

Israelgo armadak Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik, gutxienez 27.708 lagun hil ditu, zerrendako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Hamasek 1.200 pertsona hil zituen joan den urriaren 7ko erasoan.