Skip to main content

Peruko presidenteak iragarri du Pedro Angulo lehen ministroa kargugabetu duela

Mundua

2022, abe. 19 - 17:12

Karguan hamar egun daramatza lehen ministroa, eta argi utzi du astelehen eta astearte honetan Gobernuan aldaketa gehiago egiteko asmoa duela. Pedro Castillo presidentea atxilotu zutenetik protesta eta tentsioa areagotu dira herrialdean, dagoeneko eta gutxienez 25 hildako daude.

Boluartek argi du gobernu berria politikoagoa eta elkarrizketaren aldekoa izan behar dela. Segurtasun indarrek negar gasa erabil dezatela ezarri dute, eta ez perdigoiak, nahiz eta sare sozialetan aurkakoa erakusten duten bideoak zabaldu diren.

Hamaika Telebista