Skip to main content

Sanchezen inbestidurarako negoziazioetan murgilduta jarraitzen dute Juntsek eta PSOEk

Mundua

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusia Bruselara joan da igande honetan Puigdemontekin biltzeko. PSOEko zuzendaritzak Pedro Sanchezen inbestidura gero eta "gertuago" dagoela esan du. Bien bitartean, Kongresuko Mahaiak azaroaren 27ra arteko larunbatak eta igandeak gaitzea onartu du, PPren abstentzioarekin. Azken eguna baita presidente bat inbestituta izateko, hauteskundeak errepikatzera joan nahi ez bada.