Skip to main content

Turullek eta Cuixartek U1eko sententziaren aurkako helegitea jarri dute Estrasburgon

Mundua

Leire Regadas

2021, eka. 10 - 09:06
Urriaren 1eko preso politikoak Estrasburgora jotzen hasi dira. Jordi Cuixarten helegitearen ostean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Turull kontseilari ohiarena jasoko du gaur, zigortutako politikari independentistetako baten lehen auzia.

Oinarrizko eskubideak urratu zirela eta epaiketa justurik ez zuela izan argudiatuko du defentsak. Izan ere, uste dute Konstituzionaleko bi magistraturen boto partikularrak helegiteak aurkezteko bidea errazten duela. Estrasburgok ebatzi beharko du giza eskubideen urraketak egon ote diren auzian.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista