Skip to main content

Txilek ezetz esan dio konstituzio berriaren proposamenari, botoen % 62,5ekin

Mundua

2022, ira. 05 - 06:09

Txilek ezetz esan dio konstituzio berriaren proposamenari, botoen % 62,5ekin. Hamahiru milioi herritarrek bozkatu dute. Konstituzio berria onartzeko aukera hautesleen %37,8k baino ez du babestu.

Pinocheten 1980ko konstituzioa atzean uzteko bidea zabaltzen zuen konstituzio berriak.Konstituzio berriren helburua estatu parekidea, plurinazionala, soziala eta ekologikoa ezartzea zen.

Hainbat pertsona atera da kalera ezezkoaren ospatzeko. Emaitzak jakin ondoren, Gabriel Boric Txileko presidenteak Txileko herriak ozen eta garbi hitz egin duela adierazi du Halaber, herrialdean prozesu konstituziogile berri bat bultzatzeko konpromisoa hartu du.

Hamaika Telebista