Alzorrizek dimisioa eman du PSNko idazkariorde nagusi gisa, bere bikotekideak Servinabarren lan egin zuela onartu ondoren
Politika
Ramon Alzorrizek dimisioa eman du Nafarroako Parlamentuko PSNren bozeramaile gisa. Onartu du bere bikotekideak 2021 eta 2024 artean Servinabar enpresan lan egin zuela. Enpresa hori ikerketa judizial baten erdigunean dago une honetan, jakitera eman dutenez, UCOk adierazi du Cerdan enpresa horren % 45en jabe zela.
Adierazpen publiko batean, Alzorrizek esan du bere erabakia “zintzotasun ariketa” baten ondorio dela, eta ez dela delitu zantzurik. Lider sozialistak argi utzi du ez zekiela Santos Cerdan diputatuaren eta enpresaren arteko harremanaz, eta azaldu du bere bikotekideak lanpostu hori onartu zuela egoera prekario batean zegoelako eta aitortu du bera jarri zela harremanetan Servinabarreko jabearekin, bere bikotekidea kontrata zezala eskatzeko. Hala, Alzorrizek Chiviteri eskatu dio informazioa publikoki zabaltzeko, beste bitartekoren bidez zabaldu aurretik. Onartu du Chiviteren konfiantza galdu duela, eta horregatik erabaki du dimititzea.Nahiz eta PSNko idazkariorde nagusi gisa dimisioa eman parlamentari bezala jarraituko du.
Madrilen, EH Bilduk eta EAJk neurri irmoak eta «gardentasuna» eskatu diote Sanchezi. Albiste horri loturik, UPN eta PP Maria Txibiteren dimisioa ozenago eskatzen hasi dira. Nafarroako Gobernuak Servinabar enpresari eman zion Belateko tuneleko lanen ardura, eta, ziurtatzen bada ordurako Cerdan zela enpresa horren jabea, Nafarroako presidenteak kargua utzi beharko luke, PPren eta UPNren ustez.