Skip to main content

Bagira prozesuak inkesta bat prestatu du abertzaletasunaren diagnostikoa egiteko

Politika

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea du helburu. Bigarren fasean sartu da prozesua, Mugimendu Abertzaleen egoera aztertzeko inkesta zabal bat antolatu dute Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko herritarrentzat. Agerraldia egin dute Bagirako kideek Miarritzen galdetegiaren berri azaltzeko.

Berrogei bat galdera ditu inkestak, eta ez diote epemuga zehatzik ezarri galdetegiari, ahal bezain bat erantzun jasotzea baita helburu nagusia. Hala ere, udazkenerako bukatutzat eman nahiko lukete ariketa, 2024ko Aberri Egunarekin amaiera emateko.