Skip to main content

EH Baik eta EH Bilduk "ez garela ez frantsesak ez espainolak" erakustera animatu dute

Politika

EH Bilduko eta EH Baiko bozeramaileek Frantziako Tourrari buruzko agiri bateratua aurkeztu dute Hendaian. Tourra "kirol esparrutik haratago doan ikuskizun soziala" dela eta milioika lagunen arreta erakartzen duela azpimarratu dute. Aurtengo Tourra aukera paregabea ikusten dute “ez garela ez espainolak ez frantsesak” erakusteko. Horregatik, euskal errepideetan zehar biltzeko gonbidapena egin diete herritarrei. Euskal Herria “bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi duen herria dela” adierazteko.