EHUk eta Lakuako Gobernuak presoek bertako unibertsitatean ikasteko aukera sinatuko dute
Politika
Ane Garitaonandia
2023-09-04 11:40
Espetxearen eskumen aldaketaz geroztik, EHUn ikastea “normalizatzeko” urratsak lantzen ari dira. 2003az geroztik ezin zuten EHUn matrikulatu, iaz ireki zen aukera, baina hitzarmen ofizialik ez dute oraindik. Hitzarmena martxan jartzerakoan, “modu normalizatu eta arautuan” egin beharko da.

















