Skip to main content

Graxi Etxebehere zendu da, Ortzaizeko bake artisau borrokalari konprometitua

Politika

Askok gogoratuko dute Graxi zapi gorria lepoan, 2015ean sanferminetatik bueltan zetorrela poliziak atxilotu zuenean. Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ETAko kideak bere etxean gordetzen zirelako atxilotu zuten. Hala ere, ez zen lehen aldia, 1992. urtean ere atxilotua eta kartzelatua izan zen, bi iheslari gordetzeagatik. "Nik lagundu dut desarmatu nahi duen talde bat, eta ez dut batere dolurik", esan zuen.

Erizaina zen lanbidez, militante abertzalea izaeraz eta bakearen artisaua bokazioz. Apaltasunez eta esker onez esan die agur bidean topo egindako lagun guztiei: "Naizena egin nauzue".