Skip to main content

Gure Eskuk Zuberoara zabaldu du erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena

Politika

Tourreko bosgarren etapak Zuberoa zeharkatu du asteazken honetan. Hori dela eta, eta lehendabiziko hiru etapetako dinamikarekin jarraituz, ikurrina eta nafar bandera erraldoi bat kokatu dituzte Zuberoako larreetan. Ekimenaren helburua “Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen” aldarria nazioartera zabaltzea izan da. Horretarako, errepideak ikurrinez eta euskal ikurrez betetzeko deia egin zuen, eta Josu Etxaburuk astearteko balorazioan helburua betetzat jo zuen. Idurre Eskisabel Euskalgintza Kontseiluko idazkari nagusiak ikurrinari buruzko hausnarketa egin du.