Skip to main content

Kaleko saltzaileek jasaten dituzten “eraso arrazistak” salatu dituzte Bilboko Konpartsek

Politika

Maite de Felipe eta Gaizka Leitza

2026, abu. 28 - 11:08

Kaleko saltzaileei babesa eta elkartasuna adierazi diete Bilboko konpartsek. Ostegun arratsaldean egin duten prentsaurrekoan azpimarratu dute “Aste Nagusia pertsona guztientzat dela eta ez dutela inolako erasorik onartuko, erasotzailea edozein dela ere”. Era berean, exijitu dute “saltzaileek jasaten dituzten eraso arrazistak lehenbailehen amaitzeko”.
Izan ere, salatu dute eraso horiek ez direla “edonork” eginak. Zehazki, azaldu dute, ordezkari politikoek eta poliziek “ankerkeriaz, indarkeriaz eta bazterkeriaz” erasotzen dietela “egoera zaurgarrian” eta “gogor lanean” ari diren kaleko saltzaileei.
Ildo horretan, udalari eskatu diote “arrazakeria instituzional eta poliziala eta bere mekanismo bortitz guztiak alde batera” uzteko. Izan ere, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi duenez, “pertsona horien atzean ez dago erakunde kriminalik”.
Aldiz, Bilboko konpartsek argi dute, “delituak ordezkari politikoek boterea gehiegikeriaz erabiltzen dutenean gertatzen dira”. Euren hitzetan, “babestu behar gaituzten horiek autoritatea ahularen aurka erabiltzen dutenean”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista