Skip to main content

Kanakyri elkartasuna adierazi diote EH Baik eta LABek

Politika

EH Baik eta LABek elkarretaratzea egin dute Baionako suprefetura aurrean, Kanakyri elkartasuna adierazteko eta konponbide politikoa eskatzeko.

Noumeako akordioen esparrura itzultzea eskatu diote Frantziako Gobernuari. Adierazi dute hautesle-erroldaren erreforma bertan behera utzi behar dela eta elkarrizketa berrabiarazi. Izan ere, erreformaren bidez, hamar urteko egonaldia egiaztatzen duten egoiliarrei boza emateko eskubidea aitortuko zaie; ondorioz, erroldan kanakak gutxiengo bilakatzeko arriskua handitu da.