Skip to main content

Lasterbidean elkartasun ekimenaren azken edizioa egingo da ekainaren 14an eta 15ean Abadiñon

Politika

Euskal presoen eskubideen aldeko lasterketaren hamargarren aldia izango da aurtengoa. Bi eguneko egitaraua antolatu dute: 14an jaialdia egingo da, Anje Duhalderi esker ona adierazteko eta 15ean, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkartasun lasterketa egingo da. Ekainaren 13a bitarte dago zabalik izena emateko epea.