Skip to main content

Martxoaren 3ko kargei buruzko argibideak eskatu dituzte EH Bilduk eta Elkarrekin Arabak

Politika

Ertzaintzak martxoaren 3ko biktimen omenezko manifestazioaren kontra egindako oldarraldiari buruzko argibideak eskatu dituzte Euskal Herria Bilduk eta Elkarrekin Arabak. Eusko Legebiltzarraren diputazio iraunkorrean hainbat galdera erregistratu ditu EH Bilduko kidea den Julen Arzuagak. Manifestazioan infiltratutako Ertzainei edota foam jaurtigaien erabilerari buruzko azalpenak eskatu dizkio Segurtasuneko sailburuari, Josu Erkorekari. Bestetik, ikerketa bat irekitzeko eskaera egin dio Elkarrekin Arabak Eusko Jaurlaritzari. Arabako Batzar Nagusietan ekimena erregistratu du taldeak, Ertzaintzaren esku hartzearen nondik norakoak argitzeko asmoarekin.