Mikel Manzisidorrek Ararteko karguaren zina egin du Legebiltzarrean
Politika
Maria Blanco Martin
2026-02-06 13:11
Ostegun honetan, otsailaren 5ean, Mikel Manzisidor Ararteko berriak bere karguaren zina egin du Eusko Legebiltzarrean. Joan den abenduan, EAJk eta PS-EEk bilbotarra proposatu zuten Manuel Lezertuak Ararteko ohiak kargua utzi zuenean. EH Bilduk, ordea, ez du onartu porposamena, Manzisidorren euskara maila baxua izatea argudiatuz.

















