Skip to main content

Otxandiano: "Apirilaren 21etik aurrera etorkizuna ezkerretik eta subiranismotik eraikiko da"

Politika

Pello Otxandiano Michelle O 'Neill Irlanda Iparraldeko ministro nagusiarekin bildu da Stortmonten. EH Bilduren lehendakarigaiak bileraren ostean nabarmendu duenez, "ezin zaio aterik jarri zelaiari; aldaketa martxan dago". Habaler, Apirilaren 21etik aurrera etorkizuna ezkerretik eta subiranismotik eraikiko dela nabarmendu du.
Michelle O 'Neillek, Sinn Fein alderdi nazionalistako presidenteordeak Ipar Irlandako Asanbleako ministro nagusi kargua hartu zuen otsailean. Lehen aldiz Ipar Irlandaren 103 urteko historian, Erresuma Batuaren zati den herrialde horrek ministro nazionalista, katoliko eta errepublikano nagusi bat du, Iparraldearen eta Irlandako Errepublikaren arteko nazio bakarraren alde egiten duena.