Skip to main content

Pirinio Atlantikoetako prefetak U14 kolektiboaren aurka egiteko eskatu dio Baionako prokuradoreari

Politika

Uztailaren 25ean eman zuten horren berri prentsa agiri baten bidez. Donibane Lohizunetik eta Ziburu artean egin zuten mobilizazioaren testuinguruan frantses banderak kendu eta lurrera bota zituztela salatu du.

Uztailaren 14an frantziar egun nazionala ospatzen da. Horren harira, hainbat mobilizazio eta ekimen izan ziren Ipar Euskal Herrian, festa egun hori “arrotz eta inposatua dela” salatzeko. Xutik Gazteko kideek ikurrinak jarri zituzten hainbat erakunderen egoitzetan. Eta gauean, 'Ez zarete Frantzian, hau Euskal Herria da' zioen bandera erraldoia ezarri zuten Biarritzen.