Zama doinuz arindu emanaldia Hamaika Telebistan. Amak, Bulego, Unidad Alavesa, Zelanda, Onki Xin, Modus Operandi taldeek eta Antton Telleriak, Mirari Martiarenak, Nerea Arriolak eta Joxe Aldasorok hartu dute parte ikuskizunean, besteak beste.

Zama doinuz arindu emanaldia Hamaika Telebistan. Amak, Bulego, Unidad Alavesa, Zelanda, Onki Xin, Modus Operandi taldeek eta Antton Telleriak, Mirari Martiarenak, Nerea Arriolak eta Joxe Aldasorok hartu dute parte ikuskizunean, besteak beste.
Ramon Agirre Lasarte aktorearen eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariaren ibilbideak hizpide, Oihana Maritorenaren eskutik.
Iñaki Egaña historialariarekin Lazkaoko artxibategia ezagutzera hurbildu gara, ETAren 60 urteko ibilbidea agiri,afixa eta bestelako euskarri fisikoak bertan gordeta dituztelako.
Urriko bikografia saioan Andrea Astudillo Rivadas Arraun lagunakeko patroia eta Rakel Arenaza Acedo "Raitx" musikaria elkarrizketatu ditu Andoni Mutiloa Irazusta kazetaria eta antzezleak.
Hona hemen 'Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa’ dokumentala ikusgai. Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez preso politikoen alabaren egoera kontatzen du lanak. Izadi espetxean jaio, eta espetxean bizi da, eta zazpi hilabete barru espetxetik atera beharko du, bere gurasoengandik urrunduz. Egoera salatzeko lanetan ari dira 'Izadi etxera' plataformako kideak.
Ekaineko bikografiak saioan, Ainhoa Gutierrez zinemagilea eta Ibon Martin idazlea elkarrizketatu ditu Ion Olano kazetariak.
Ekonomisten Euskal Elkargoak 'Webinarra: EAEko berrikuntzako sistemaren erronkak' izeneko jardunaldia antolatu du; bertan hartu dute parte Mikel Navarrok eta Zigor Urkiagak, Arkaitz Urdanpilletaren gidaritzapean. Hona hemen ikusgai.
'Sisiforen paperak' 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxieran oinarritutako obra da. Harkaitz Canok idatzi du gidoia, eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Hamarkada bat igaro da ordutik. "Euskaldunon Egunkaria"-rekin egin zutena gogoratu, argitu eta erreparatzeko alea jarri du "Sisiforen paperak" antzezlanak bai Euskal Herrian eta baita ere Madrilen. Dorleta Urretabizkaia aktorearekin, Ikerne Gimenez musikari eta eszenografoarekin eta Harkaitz Canorekin hitz egin dugu saio berezi hau osatzeko.