Skip to main content

Amets Martinez de Heredita: 'Genero autodeterminazioak ez du inoren eskubideak ezabatzen'

Elkarrizketa

Amets Martinez de Heredita Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako Behatokiko (Ikusgune) koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaur "Gurean Gaur" Magazinean.

Aurten, Trans Andaluzia Elkarteak Trans (T) saria eman dio "LGTBI berdintasunaren aldeko aktibista eta kolektiboko pertsonenganako gorrotoaren aurkako borrokalaria izateagatik". Saria jasotzeaz pozik eta ilusio handiz agertu da.

Izan ere, 15 urte inguru daramatzate erasoen inguruan datuak jasotzen. Ondoren, 2019an udalarekin elkarlanean hasita, sortu zuten Ikusgune, erasoen datuak jaso eta aztertzearekin batera, LGTBI pertsonak saretzeko esparrua.

Erasoen datuak jaso eta aztertzeaz gain, LGTBI pertsonak saretzeko esparru bat sortzea du helburu Ikusgunek, Martinez de Hereditak azaldu duenez. LGTBI kolektiboak jasaten dituen gertakarien atzean "heteroarautua den sistema" dagoela adierazi du; "Mundu honetan ulertzen dugunean bakarrik kokatu gaitezkeela gizonak edo emakumeak izanda ezer gutxi espero dezakegu", nabarmendu du.

Politika alorrean hartzen diren erabakien gainean adierazi du "politika transbersalak" behar direla, eta ez soilik "LGTBI kolektiboari zuzendutako atal bat".