Skip to main content

Intza Gurrutxaga: "Mobilizazio hauen helburua da aldarrikatzea Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea"

Elkarrizketa

Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Nafarroan euskararen ofizialtasuna onartuko duen euskararen lege berri bat aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu EHEk, eta mobilizazio nagusia maiatzaren 13an izango da Iruñean. Gurrutxagak azpimarratu du mobilizazio horien helburua dela aldarrikatzea euskara ofiziala izan dadila Nafarroa osoan.

Izan ere, Gurrutxagak salatu du euskararen zonifikazioaren legeak hirutan “zatitu” duela Nafarroa, eta nafarren hizkuntza eskubideak “urratu” dituela. Horren aurrean, beharrezkotzat jo du kalera irten eta horrelako aldarrikapenak egitea. EHEko kideak nabarmendu du hezkuntza “estrategikoa” dela “Euskal Herria berreuskalduntzeko prozesuan eta euskararen normalizazio prozesuan”.

 Urriaren 8an eta 9an, Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo dituzte Villabonan, “hausnartzeko eta euskaltzaleak elkartzeko”.