Skip to main content

Lide Amilibia: 'Gure herria beti izan da solidarioa, boluntariotza sustatzeko lanean ari gara'

Elkarrizketa

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria, adinekoen gainean gizarteak duen ikuspegia, haurren giza eskubideak eta Barnahus eredua, migrazioa, pobrezia eta Hirugarren Sektore Sozialarekin elkarlana zein boluntarioen garrantzia izan ditu hizpide.

Emakumeak eta ekintzailetasuna gaiari heldu diogu lehendabizi; izan ere, Euskadiko enpresari gazteen saria, “Kultura-sektoreko emakume enpresaburu gazte” saria alegia, banatu du bart Gasteizen Beatriz Artolazabal sailburuak. Irabazlea Zuriñe Benabente izan da, emakumea eta dantzaria 'Altraste Danza' taldean.

Adinekoen gainean gizarteak duen ikuspegiari dagokionez, giza estereotipoen aurka mugitu beharra daukagula eta horren gainean lanean ari direla azpimarratu du Lidek. Haurrei begira ordea, Barnahus-en proiektu pilotua 2022an garatuko da, haurren eta nerabeen sexu-abusuko kasuetarako. "Zerbitzu eta baliabide desberdinak eskaini nahi ditugu haurrari berbiktimizazioa ekiditeko; horretarako, haurra eroso egongo den esparru bat sortu nahi dugu" azaldu du.

Aurreko ostiralean giza eskubideen nazioarteko eguna izan zenez, horri helduta, EAEko argazkia zein den azaldu du Lidek. Orokorrean, gure herria beti oso solidario dela nabarmendu du, baina hala ere, boluntariotza sustatzeko lanean ari direla.