Skip to main content

Yayone Altuna, abokatua: 'Abusuaren eta eraso sexualaren mugak desagertzea aurrerapausoa da'

Elkarrizketa

Yayone Altuna abokatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa onartu du Kongresuak, gehiengoz. Onespenik gabeko ekintzak bortxaketa gisa hartuko dira, eta erreparazioa bermatuko zaie biktimei. "Abusu sexualtzat jotzen zena desagertu eta guztia kontsideratuko da eraso sexual moduan" azaldu du Altunak. "Aurrerapauso polita" dela gehitu du, eta pertsona asko zeudela honen zain.

Horrez gain, esan du oraindik ikusi beharko dela legea nola interpretatzen den, izan ere, oraindik zehaztasunak falta omen dira, zigorretan esateko. Erasoen gaian sakondu du Yayonek, biktimaren lekukoan, datuetan, haurrek pairatzen dute sexu-abusuetan…