
Klik batean
All Stories
Arturo Campion euskaltegiaren 50 urteotako ibilbidea ezagutu dugu Nekane Otamendi eta Xabi Martinez de Lezea bertako bi kiderekin. Horrez gain, 'Periferiaren mugak' dokumentala ekoitzi duten Irati Egibar, Irene Zaldua eta Ekhiñe Aizkorbe elkarrizketatu ditugu. Euskararen hainbat errealitate jaso dute Periferiaren mugak dokumentalean, Euskal Herriko periferietako herrietako euskararen egoera ikertuz. Dokumentala nahieran ikus dezakezu hemen.
Ekidak sortutako antzezlana da 'Agirretarren Bandera'. Modu militantean sortutako obra honek, gaur egungo egoeraz hitz egin nahi du eta horretarako fikziozko historia bat sortu dute. Politika iraultzailearen porrot garaian dago kokatua, pentsatuz egoera hori edozeini eragin diezaiokeela. Paul Beitiak eta Lurdes Ondarok kontatu digute.
Gerria mugitzeko gogoz? Raimundo El Canastero eta Baizera musika taldeetako Iñaki 'El Txarro' eta Bittorino 'El Txaral eta Xabi Gonzalez eta Josu Garaterekin izan gara aste honetako Klik Batean saioan. Ez galdu!
Mikro ireki batetik sortutako musika taldea da Zaunka. Punk romantika folklorika adjetiboekin identifikatuak sentitzen dira eta 'Mamarratxas pero buenas mutxatxas' eta 'Habas frescas rural stayla' dira haien late motiv-ak. Alba, Carla eta Alba dira taldekideak, eta haien taldeaz hitz egiteaz gain, oholtza gainean dagoen emakumeen presentziari buruz hitz egin dugu.
Aste honetako Klik Batean saioan, Atarian.eus proiektua ezagutuko dugu Ekhiotz Prieto eta Iñigo Urrizelkirekin. Horrez gain, 'Ez Dago Hilda' kolektiboaren berri emango digute Eunate Orkin eta Asier Plarekin, eta Txus Perezek 'De profesion: Artista' liburua aurkeztuko digute.
'Ongi Egiten Dugu Iruñekoak Izateko' Laban sortutako podcasta da. Iruñerria ardatz duen podcasta da hau, gaurkotasunari errepasoa eginez bertan gertatzen denari buruz kuxkuzeatzen dute. Irri egin eta ongi pasatzeko parada dela esan digute Iker Tubia eta Yasmine Krish podcasteko esatariek.
Hitza, musika eta antzerkiarekin jolasean arituko gara aste honetako Klik Batean saioan. Iruñerriko hainbat artista ezagutuko ditugu: Amaia Elizagoien ipuin kontalaria eta Amelie proiektuaren bultzatzailea, Olaia Olaverri eta Diana Arboniés Kaba inurria ipuin musikatuaren sortzaileak, eta Iosune de Goñi idazle, argazkilaria eta itzultzailea. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria irabazi berri du Itzalak uraren azpian lanarekin, eta Liberoamerika argitaletxeko editorea da.
'Suhar Sahara' Nafarroako gazteak Saharari buruz informatzeko sortu zen. Horretaz gain, udaro 'Oporrak bakean' programan laguntzaile moduan aritzen dira. Nafarroara etortzen diren haurrekin ekintza ezberdinak egiten dituzte eta hauek aurrera eraman ahal izateko gauza ezberdinak saltzen dituzte. Orain kamiseta batzuen salmentarekin daude. Lagundu nahi izatekotan, jarri harremanetan @suharsahara -rekin sare sozialen bidez.
- 'Kutxidazu bidea Ixabel' eta 'Jaso' musikaletako protagonistak Klik Batean saioan
- Klik Batean | Musika
- Raimundo El Canastero, Lizarrako kaleetan sortutako musika taldea
- 'Funka Sartu', Baizera! taldearen azken lana
- Klik Batean | Askapena, Bolante baten historia eta Memoria hizpide
- Arturo Campion, 50 urte eta aurrera