Image

Musika Zuzenean

All Stories

MusikaZuzenean TB # 205: Joseba Irazoki & Petti + Mikel Yarza Artola (Hilotz, Asgarth...)

MusikaZuzenean TB saioaren 205. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Donostiako Doka antzokira egin dugu bidai Joseba Irazoki eta Petti musikariek atera duten split diskoa ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Mikel Yarza Artola musikaria gonbidatu dugu, Hilotz eta Asgarth taldeetako baxu-jotzailea. Bere gustuko kantu, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 204: Neomak + Txomin Uribe (Piztiak)

Aste honetako Musikazuzenean TB saioko erreportaje nagusian Neomak taldea ezagutuko dugu. Argitaratu berri duten lehen diskoa aitzaki hartuta taldeko kideekin egin dugu hitzordua, musikarien unibertso berezian murgilduz. Hitz Bitan atalera berriz, Txomin Uribe gonbidatu dugu, Piztiak taldeko abeslari eta gitarrajolea. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 203: Hertzainak

Hamaika telebitsa Hertzainak taldearen azken emanaldian izan da Gasteizen, eta bertatik erreporta eder hau ekarri dugu. Hertzainak taldeko Txanpi, Josu eta Garirekin izan gara agertokira igo aurretik eta kontzertuaren giroan murgildu gara. Zuzeneko kantuak eta protagonisten adierazpenak batu ditugu saio berezi honetan.

MusikaZuzenean TB # 202: Nize + Gorka Padrones (Addar)

MusikaZuzenean telebista saioaren 202. atala grabatzeko Bilbon izan gara. Nize taldeko kideekin batu gara entsegu lokalean argitaratu berri duten 'Zu Lo Han' disko txikia ezagutzeko. Hitz Bitan atalera berriz, Gorka Padrones gonbidatu dugu, Addar taldeko abeslari eta gitarra-jolea.. Bere gustuko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 200: Assata + Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena, Mice...)

Musika Zuzenean telebista saioaren 200. ataleko erreportaje nagusian Assata taldea arrasatearra ezagutuko dugu egunotan kaleratu duen 'Oasia' diskoa aitzaki. Hitz Bitan atalera Aitor Garcia de Vicuña musikari gasteiztarra gonbidatu dugu. Urteak atzera Montauk taldean ibili zen, eta egun Mice eta Pasadena taldeeko musikaria da. Bere gustoko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean. Amaitzeko, aurtengo Durangoko Azokan Musika Zuzenean standean izango diren disko zerrenda ezagutuko dugu.

MusikaZuzenean TB # 199: Gari + Ibai Verlaine (Eh, Mertxe!)

MusikaZuzenean telebista saioaren 199. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Bilbon izan gara. Gari musikariarekin egin dugu hitzordua berriki kaleratu duen 'Zuzenean 2022' diskoa gertitik ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Ibai Verlaine gonbidatu dugu Eh Mertxe! taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 198: Kokein + Manex Altuna (Itziarren Semeak)

MusikaZuzenean telebista saioaren 198. atalaren lehen erreportajea grabatzeko Eibarren izan gara, Kokein taldearen 'Atomika' disko berria ezagutzeko. Jatsu, Iker, Lete eta Zaloa genituen gure zai. Hitzorduan Ruben falta izan da. Hitz Bitan atalera, berriz, Manex Altuna gonbidatu dugu, Itziarren Semeak taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko disko areto eta musikarin berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 197: Guda Dantza + Jon Gurrutxaga

MusikaZuzenean TB saioaren atal honetako erreportaje nagusiann Guda Dantza taldea ezagutuko dugu, argitaratu duten 'Esangabekoak' (Baga Biga) diskoa aitzaki. Formatuko bereziko lana kaleratu dute, bidez batez taldearen lehen 10 urteak ospatzen.

Hitz bitan atalera Jon Gurrutxaga gonbidatu dugu. Urteak atzera Arima Beltza taldeko kidea izan zen, eta gaur egun Bikustik eta Bluebird taldeetan dabil, bere bakarkako bideaz gain. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image