Skip to main content

Noemi Tetua, APNABI: "Pertsona autistei ere gustatzen zaie harreman pertsonalak izatea eta gizartean parte hartzea"

Elkarrizketa

2026, urt. 12 - 13:01

Noemi Tetua APNABI elkarteko hezkuntza arloko arduraduna izan da Hamaikako platoan, autismoaren nondik norakoei, gizarteak dituen aurreiritziei eta egungo baliabide publikoei buruz hizketan, besteak beste.

Oraindik ere indarrean dauden mitoei dagokienez, Tetuak ezeztatu egin du pertsona autistek enpatia ez dutenik edota harreman pertsonak gustuko ez dituztenik. Bere esanetan, kontua "mundua beste modu batean ulertzen dutela" da, baina horrek ez du esan nahi "gizartean parte hartzea" gogoko ez dutenik.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista