Skip to main content

Amazoneko eta ehungintzako langileek greba eguna dute

Ekonomia

LAB sindikatuak bi greba egun deitu ditu abenduaren 22rako eta 23rako Amazon Trapagarango zentroan, enpresaren "gelditasuna" dela eta. ELA sindikatua ere deialdira batu da. Hobekuntzak nahi dituzte soldatetan, txandetan, lanaldietan eta lan mailetan.

Joan den azaroaren 28an beste greba egun bat izan zuten, 20.000 pakete banatzea eragotzi zuena. LABek kritikatu du Amazonek ez ziela jaramonik egin langileei, eta "ez zela gai izan irtenbide bat bilatzeko".