Skip to main content

SOS Arrazakeriak etxeko langileek gutxieneko soldata baino %40 gutxiago kobratzen dutela salatu du

Ekonomia

Gipuzkoako etxeko langileen egoeraren berri eman dute SOS Arrazakeriak antolatutako agerraldian. 2022an Etxeko Lanaren Araubide Berezia aldatu bazen ere, egoera prekarioan jarraitzen dutela salatu dute.
SOS Arrazakeriak hamar urte daramatza Gipuzkoan etxeko lanetan ari diren atzerriko jatorriko emakumeei doako aholkularitza eskaintzen. Kasu askotan epaitegietara jo behar izan dutela salatu du elkarteak. Zehazki iaz 62 demanda kudeatu zituen zerbitzuak. Hori dela eta, apirilaren 1ean Gipuzkoako etxeko langileen batzar irekia egingo dutela adierazi dute.