Skip to main content

Armagabetzearen aldeko Luhusoko ekimenaren gaineko instrukzioa amaitutzat jo dute

Politika

2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat Luhusoko Errekarte baserrian (Lapurdi) erabilerarik kanpo uzten saiatzeagatik, Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea, Mixel Berhokoirigoin laboraria eta Mixel Bergouignan enpresaria auzipetu zituzten. Orain, instrukzio aldia amaitutzat eman du epaileak, eta fiskalak hilabeteko epea du eskaera egiteko: auzia artxibatutzat jotzea, epaiketa Auzitegi Korrekzionalean egin dadila eskatzea edo auzia Parisen epaitu dadila galdegitea, iritzita auzipetuak atentatu bat prestatzen ari zirela.