Skip to main content

Esti Elduaien, EH Bildu: “Informazio gabeziaren ondorio da Francoren errekonozimenduren erabakia orain etorri izana”

Politika

Francori seme kutun izendapena kentzeko erabakia hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horri buruz hitz egin dugu Esti Elduaien EH Bilduko batzarkidearekin. Elduaienek “txalotu” egin du erabakia, baina “lehenago” egin behar zela dio. Hala ere, nabarmendu du prozesu horiek uste baino “zailagoak” direla, “ezjakintasun handia” dagoelako.
Elduaienek azaldu du Espainian onartutako Trantsizio Demokratikoaren Legearen harira etorri dela erabakia: “Lege horrek jasotzen duenaren arabera, gisa honetako errekonozimendu guztiak bertan behera utzi behar dira, baina konturatu gara instituzio askok ez dakiela zein errekonozimendu dituen ere; informazio hori guztia artxiboan dago”.
Hori horrela, EH Bilduko batzarkideak azaldu du Lege horri tiraka Foru Aldundiari eskatu zitzaiola gisa honetako errekonozimenduak kentzeko, baina ez zuela horri buruzko informaziorik. Orduan, historiagile bati agindu zion ikerketa lana, eta horren bidez ezagutu dituzte Francoren zein diktadura defendatu zuten beste hainbat pertsonaren errekonozimendu eta dominak: “Trantsizioaren eta Frankismo garaiaren ezkutatze eta ezikusia egitearen ondoriozko informazio gabezia baten ondorio ere izan da erabakia hain berandu etorri izana”.