Skip to main content

Gazte Topagune Sozialistak 1500 gazte baino gehiago batu ditu Altsasun

Politika

Bost egunerako elkargune sozialista bilakatu da Altsasu egunotan. Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek irailaren 3an eman zuten 2021eko Gazte Topagune Sozialistaren berri. Bost egunerako egitaraua prestatu dute IAko eta GKSko kideek, hainbat auzi politikoren inguruko hausnarketa eta aisialdirako eskaintza zabala oinarri hartuta, besteak beste. Guztira, Gedar.eus-ek informatu bezala, 1500 gazte baino gehiago batu dira, estrategia sozialistaz eta testuinguru politikoaz hausnartzeko.