Mikel Barrios eta Iñigo Gulina ez dira espetxera itzuliko, Fiskaltzarekin akordioa lortuta
Politika
Biek “dokumentuen faltsifikazio” delitu bat onartu dute. Urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta 3.240 euroko isuna ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hala, ez dute espetxera itzuli beharko.