Skip to main content

Mikel Zabalzaren hilketan inplikatutako guardia zibilaren maila igoera salatu dute Orbaizetan

Politika

37 urte dira Mikel Zabalzaren gorpua agertu zela, Guardia Zibilak atxilotu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman eta 20 egunera. Espainiako Gobernuak Mikel Zabalzari egindako torturen kasuarekin lotura duen Arturo Espejo guardia zibila saritu du, honek 1985eko azaroan Intxaurrondon Mikel Zabalza hil zuen sarekadan parte hartu zuen. Honen igoera salatzeko, agerraldia egin dute Zabalza Garate familiak, Mikel Zabalza Herri Ekimenak, Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak eta tokiko hautetsiek.