Skip to main content

Milaka lagunek Bilboko kaleak hartu dituzte aske eta berdinen Euskal Herria aldarrikatzeko

Politika

Milaka lagunek bat egin zuten larunbatean Bilboko kaleetan EH Bilduk deitutako mobilizazioarekin, aske eta berdinen Euskal Herria aldarrikatzeko. "Nazio feminista, sozialista, burujabea, ekologista eta parekidea" aldarrikatu du Arnaldo Otegik. Halaber, herri honek behar duen estatusa lortzeko bloke historiko bat eraikitzeko beharra azpimarratu zuen.