Milaka lagun mobilizatu dira Aiaraldeko etorkizunaren alde
Langileak
Manex Sarasua
2026, ots. 23 - 12:02
Milaka lagun mobilizatu ziren ostiralean, otsailak 20, Amurrion, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko langileek egindako deialdiaren harira. Enpresa bietako langileek, SOS Aiaraldearekin batera, borrokara batzeko dei bateratua luzatu zuten, “Aiaraldeako etorkizunaren alde”, eskualdean bizi duten industria krisiari aurre egiteko eta enplegua defendatzeko.


















