Image

Ekonomia

All Stories

Gasteizko tranbiako langileek ekainaren 16ra arte lanuzteak egingo dituzte

2022ko urrian hasi ziren negoziazioak eta bizkortu ez direnez greba deitu du LAB sindikatuak.Salatu dutenez, lan- txandak iraupen luzea, lan-karga handia eta denbora gutxiko etenak dituzte. Azpimarratu dutenez, horrek estresa eta segurtasun eza eragiten du. Ekainaren 6an hasi ziren lanuzteak, eta grebak % 74ko jarraipena izan zuen.

LIOT taldearen lege proposamena eztabaidatuko dute ostegunean Frantziako Asanblean

Sindikatuek emandako datuen arabera, Baionan 6.000 herritarrek hartu zituzten kaleak atzo. Hala ere, ez dute etsiko, eta adierazi dute borrokan jarraituko dutela. Parisera begira dira orain, izan ere, ostegunean Frantziako Asanblean erretiro adina 62 urtera itzultzeko LIOT taldearen lege proposamena eztabaidatuko dute.

Labanak Eskuan sortu dute, Gipuzkoako ostalaritzan lege hausteak salatzeko plataforma

LAB eta ESK sindikatuek eratu dute plataforma, lurraldeko ostalaritzako lan hitzarmen berria betearazteko helburuarekin.
Sare sozialetan presentzia izango du, eta harremanetarako kontaktuak emango ditu. Hala, langileek ikusten dituzten irregulartasunak eta legez kanpoko jokaerak salatu ahal izango dituzte.

Gasteizko eta Lasarte Oriako Michelineko 4.000 langile inguru grebara deituta daude

Sindikatuek ez dute babestu zuzendaritzak aurkeztutako lan hitzarmenaren proposamena eta grebara deitu dituzte bi lantegitako langileak. Gipuzkoako lantegian langile batzordeak deitu ditu greba egunak; Gasteizen, berriz, gutxiengo sindikala izan da deialdia egin duena. Guztira, lau greba eguna egingo dituzte.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image