Skip to main content

Nafarroako baso-suhiltzaileek urtaroko kontratuekin amaitzea eskatu dute

Ekonomia

Maite de Felipe Suso

2026, urr. 14 - 11:10

Nafarroako baso-suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan Iruñean, urtaroko kontratuen amaiera eskatzeko. Nafarroako Gobernuari exijitu diote pairatzen dituzten urtarokotasunarekin eta prekarietatearekin amaitzeko.

Adierazi dutenez, 40 urte baino gehiago daramatzate lurraldea babesten. Horregatik, argi aldarrikatu dute “enplegu duinak eskatzen dituztela, langile guztientzako lan egonkorrak eta profesionalak”.

Elkarretaratzean hainbat datu ere eman dituzte. Izan ere, azaldu dutenez gaur egun 180 kidek osatzen dute plantilla, baina, haien hitzetan “inor ez dago lanaldi osoan”. Gaineratu dute 126 langilek lau hilabeteko kontratuak dituztela, eta 54k bederatzi hilabetekoak.

Horrek guztiak, euren iritziz, plantillak egonkortzea eragozten du eta ez ditu aintzat hartzen egindako kanpainak. Ildo horretan, gogorarazi dute suteak itzaltzeko lanetan, lehen lerroan diharduten langileen %80 baino gehiago direla.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista