Skip to main content

II. Monzon-Ganuza sari sinbolokoa Laida Lertxundi artistak egindako pieza izango da

Kultura

Aurtengo Monzon-Ganuza Euskal utopikoei sari sinbolokoa Laida Lertxundi artistak egindako pieza izango da. Bere praktika artistikoa New Yorken eta Los Angelesen garatu ondoren, Euskal Herrian bizi eta lan egiten du egun. Zorroztasun kontzeptuala plazer sentsualarekin konbinatuz, Lertxundiren lanak arte kontzeptualaren eta zinema estrukturalaren ideiak eta gorputzetik lan egiteko ikuspegi feminista erradikala batzen dituzten lekuen miaketa erakargarri eta autoflexiboak dira.