'Gure Bihotzaren Taupadak' kantarekin Bulego taldeak jarriko dio soinu banda Euskaraldiari
Durangoko Azoka 2024
2024, abe. 09 - 08:12
Bulego talde azkoitiarrak Euskaraldiaren laugarren edizioaren kantua aurkeztu du Durangoko Azokan: 'Gure bihotzaren taupadak'. “Esatetik egiterako” pausoa emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzara bultzatzea du helburu.
Durangoko Azokako Talaia areto nagusian aurkeztu dute abestia ostiralean. Euskaraldiko koordinazioko kideek gogorarazi dute herrien izen ematea irekita dagoela, Euskaraldia euren herrietan antolatu nahi dutenek izena eman dezaten eta baliabideak jaso ditzaten. Eta, gainera, Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek ere izena emateko aukera dute jada Euskaraldiko webgunean: www.euskaraldia.eus. Belarriprest eta ahobizien txanda, berriz, martxoan izango da.