Berri Txarrak lagun artean jaialdian izan gara. Aiora Renteriaren adierazpenak jaso genituen kontzertu ostean eta berak abestutako Aspaldi utzitako zelda kantua ere bildu dugu.
- Jurgi Ekiza- "Ez dut nahi" Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan zen taula gainera igo zen lehen gonbidatua. Indarrez eta energiaz kantatu zuen "Ez dut nahi" abestia. Une hunkigarria izan zela aipatu zigun emanaldia amaitu osteko elkarrizketa laburrean.
- Iseo- "Eskuak" + "Biziraun" Iseo musikari nafarrak bi kantu egin zituen Berri Txarrak taldearekin. Egun musikalki beste toki batean dagoen arren, Berri Txarrak bere musika bidean talde garrantzitsua izan dela aipatu digu elkarrizketa laburrean.