Skip to main content

Mikel Otero: 'Tapia legearen zentralizazioa erabatekoa da, azken 30 urteetako botere esparruak hausten ditu'

Analisia

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Eusko Legebiltzarrak onetsi egin du Ingurumen Administrazioaren Legea, EAJren eta PSE-EEren botoei esker. Mikel Oteroren ustez, Tapia legea funtzio politikoak zentralizatzeko modu bat da. Era berean, legea onartzerakoan hutsune demokratikoa egon dela uste du.

Bestalde, EAJk eta Tapiak edozein proiektu ingurumenaren onurarako dela esateko joera dutela azpimarratu du: "EAJn oso zaleak dira ia edozein proiektu ingurumen intereseko bihurtzeko: AHTak autoak kenduko dituelako, gasa bertan erauztea atzerritik ekartzea baino hobea delako…". “EAJk nahi badu honekin proiektu zehatz batzuekiko dagoen kontrakotasuna isildu, guk uste dugu kontrakoa gertatuko dela, Tapia Legea, proiektuak inposatzeko mekanismo bat bihurtzen baldin bada” gehitu du.