Estibaliz Linares ziberindarkeriaren gorakadaz: 'Orain kanal desberdinetan gertatzen da'
Gakoak
Ziberindarkeria matxistaren prebentzioaren arloan lan egiten du Estibalitz Linares Gizarte Laneko graduko irakasle eta ikertzaileak. Pandemia garaian gora egiten ari dira bere burua zauritzen duten haur eta nerabeen kopuruak. Adituen arabera, pandemiak egoera larriagotu du. “Lehen gela batean gertatzen zena, orain kanal desberdinetan ematen da. Honek min handiagoa sortzen du pertsonengan” azaldu du Estibalizek. Prebentzio neurriak ezarri behar dira, "atzean nor dagoen ez dakiten espazio handi batean sartzen ari direla azaltzen saiatzen naiz umeei".