GAKOAK | 2020-06-11
Gakoak
Azkenean ez Hego Euskal Herri barruan, ez Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, ezta Hego Euskal Herritik at ere. Orain arte bezala, euren erkidegoetatik mugitu ezinda jarraituko dute Hego Euskal Herriko herritarrek ekainaren 21era arte. Hasiera batean bazirudien aipatu ditugun mugimendu horiek denak datorren astelehenetik aurrera egin ahal izango zirela, baina Paris, Iruñea eta Santanderreko gobernuek hartutako erabakiek bertan behera utzi dute azkenean aukera hori.